1 Ongia egiten duzunean, begira nori egiten diozun,eta zeure mesedeengatik esker ona izango duzu.
2 Egin on zintzoari: izango duzu saria,beronengandik ez bada, Goi-goikoagandik.
3 Ez dago onik txarrean jarraitzen duenarentzat,ezta limosna emateari uko egiten dionarentzat ere.
4 Eman zintzoari, baina ez lagundu bekatariari.
5 Egin on apalari, baina ez eman ezer fedegabeari;uka iezaiozu ogia, ez eman,zeure dohainaz baliatuz, menpean har ez zaitzan;bi aldiz gaitz handiagoa izango baituzuegin diozun on guztiaren ordain.
6 Gorroto baititu Goi-goikoak ere bekatariaketa zigortu egiten fedegabeak.
7 Eman zuzenari, baina ez lagundu bekatariari.
8 Adiskidea ez da onaldian ezagutzen,etsaia ez da txarraldian ezkutuan geratzen.
9 Norbait onaldian denean, nahigabetu egiten dira etsaiak;txarraldian, adiskideak ere alde egiten.
10 Sekula ez fidatu etsaiaz,herdoilak brontzea bezala joko baitzaitu haren gaiztakeriak.
11 Nahiz eta apalarena egin eta burumakur ibili bera,egon erne eta gorde zeure burua harengandik;ispilua garbitzen duenak bezala jokatu zuk,jakinik ez diola herdoilari betiko eutsiko.
12 Ez ezazu zeure ondoan ipin,irauli ez zaitzan eta bera zeure lekuan jarri;aldamenean jesarrarazten baduzu,zeure eserlekua bereganatu nahiko du.Bestela, ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna;ez zaitezela damuz oroit ene aholkuez!
13 Nor errukituko da sugeak ziztatutako liluratzaileazeta piztiengana hurbildu eta zauritua izan denaz?
14 Bada, berdin da bekatariarekin ibilieta haren bekatuetan nahasturik gertatzen dena.
15 Ordubete egongo da zurekin,baina estropezu egiten baduzu, bertan behera utziko zaitu.
16 Etsaiak gozo hitz egiten dizu,baina amildegitik nola botako ari da asmatzen.Agian etsaiak malkoak ditu begietan,baina aukera izanik, odolaz nahiko luke ase.
17 Zoritxarrik gertatzen bazaizu,hantxe izango duzu aurreaneta laguntzeko aitzakiaz zangartekoa egingo dizu.
18 Gero, isekaz buruari eragin eta txalo joko du,eta, zure kontra marmar eginez, benetako aurpegia erakutsiko.