Ben Sirak 50 EABD

Simon apaiz nagusia

1 Simon apaiz nagusiak, Oniasen semeak,bere bizitzan Jaunaren etxea berriztatu zueneta santutegia sendotu.

2 Haren egunetan harresia berreraiki zuteneta errege-tenpluari babes-dorreak jarri.

3 Haren garaian egin zen urtegia,itsasoa bezain urtegi zabala.

4 Herria hondamenditik babesteko arduraz,hiria gotortu zuen setioari aurre egiteko.

5 Zein handikiro egiten zuen santutegiko itzulia,toki santu-santuko errezel atzetik irteten zenean!

6 Artizarra hodeiaren erdian bezala zen,ilargia bete-betea dagoenean bezala,

7 Goi-goikoaren santutegi gainean dir-dir dagien eguzkiaeta distirazko hodeietan argitsu agertzen den ortzadarra bezala;

8 arrosondoaren lorea udaberrian,lilia iturburu inguruaneta Libanoko landaretza udan bezala;

9 intsentsu-ontzian erretzen den intsentsuaeta urre hutsezko ontziamota guztietako harribitxiz apaindua bezala;

10 fruituz abaildutako olibondoaeta hodeietaraino luzatzen den zipresa bezala.

11 Bere soineko zoragarria jantzieta apaingarri paregabez hornituzaldare santura igotzen zenean,distiraz betetzen zuen santutegiko esparrua.

12 Oparigaien zatiak apaizen eskuetatik hartzen zituenean,bera aldareko sutondoan zutik egoten zen,anaiak inguruan koroa gisa zituela,Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala.

13 Aaronen ondorengo guztiakapaindura ederrez azaltzen zirenIsraelgo batzar osoaren aurrean,Jaunarentzako opariak eskuetan zituztela.

14 Aldareko liturgi zerbitzua betetzen zueneta Goi-goikoaren, Ahalguztidunaren, oparia prestatzen;

15 edalontzirantz eskua luzatuz,mahats-zukuaren isurketa egineta aldare-barrenean zabaltzen zuen,lurrin gozo gisa Goi-goikoarentzat,gauza guztien Erregearentzat.

16 Orduan, oihu egiten zuten Aaronen ondorengoek;metal landuzko turutak jozegundoko hotsa ateratzen zuten,Goi-goikoa israeldarrez oroit zedin.

17 Orduan, herri osoa bateralurreraino ahuspezten zen,bere Jaunari, Ahalguztidunari,goi-goiko Jainkoari, gurtza emateko.

18 Abesbatzek beren kantuz goresten zuten,ezti-eztia zelarik haien kanta-hots indartsua.

19 Herriak goi-goiko Jaunari erregutzen zion,errukiorraren aurrean otoitz eginez,Jaunaren ospakizuna amaitueta liturgia bukatu arte.

20 Orduan, Simonek, aldaretik jaitsi eta eskuak altxatzen zituenisraeldarren batzar osoaren gain,bere ahoz Jaunaren bedeinkazioa emateko,eta harro hots egiten zuen Jaunaren izena.

21 Denak ahuspez jartzen ziren bigarren aldizGoi-goikoaren bedeinkazioa hartzeko.

Deia

22 Orain, bedeinka ezazue gauza guztien Jainkoa,alde guztietan gauza handiak egiten dituena,amaren sabeletik hasita gizakia garatueta bere errukiaren arabera gurekin diharduena.

23 Eman diezagula bihotzeko poza,lagun diezagula Israelen bakean bizitzengeure egunotan eta beti-betiko.

24 Haren errukiak tinko iraun dezala gurekineta aska gaitzala geure egunotan.

Nazio gorrotatuak

25 Badira bi nazio barru-barrutik gorrotatzen ditudanak,eta hirugarren bat nazio ere ez dena:

26 Seir mendian bizi direnak, filistearraketa Sikemen bizi den herri burugabea.

Amaiera

27 Zentzu onez eta jakintzaz beteriko irakaspenaeman du liburu honetanJerusalemgo Jesusek,Siraken seme eta Eleazarren bilobak;euria bezala isuri du honetan bere bihotzeko jakinduria.

28 Zorionekoa hau guztia gogoan erabil dezana!Bere bihotz barruan ezartzen duenajakintsu bihurtuko da;

29 betetzen duena edozertarako izango da gai,Jaunarenganako begiruneak gidatuko baitizkio urratsak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51