1 Errukiorrak lagun hurkoari maileguz ematen dio,laguntzeko eskua luzatzen dionak agindua betetzen.
2 Beharra duenean, eman maileguz lagun hurkoari,eta itzuli bere garaian zeuk maileguz hartutakoa.
3 Eutsi hitzari leial, beti aurkituko duzu behar duzuna.
4 Ustekabean aurkitutako zerbait bailitzanhartzen dute askok mailegua,eta, itzuli ezean, kalte egiten lagundu dietenei;
5 hartu aurretik, eskuan muinka ibiltzen dira,apal mintzatuz lagun hurkoaren ondasunez;baina itzultzeko orduan, luzatu eta luzatu,desenkusa eta aitzakia ugari, egoerari errua botaz.
6 Gogor eginda ere, jabeak nekez hartuko du erdiaeta, halere, horrenbestean pozik izango.Bestela, bere dirurik gabe geldituko daeta etsai bat gehiago izango batere premiarik gabe:madarikazioak eta irainak itzuliko dizkiona,esker onaren ordez mespretxua ordainduko diona.
7 Askok ez dute maileguz eman nahi izaten,ez borondate txarrez,premiarik gabe bipilduta gelditzeko beldurrez baizik.
8 Halere, izan eskuzabal behartsuarekineta ez itxaronarazi zeure limosna.
9 Agindua kontuan harturik, izan abegikor behartsuarekin;beharrean dagoenez, ez bidali esku-hutsik.
10 Galdu zeure dirua senide edo adiskidearen alde,eta ez harripean herdoiltzen utzi.
11 Baliatu zeure altxorraz Goi-goikoaren aginduen arabera,eta urrea baino onuragarriago gertatuko zaizu.
12 Metatu limosna-egintzak,gaitz guztietatik libratuko zaituzte eta.
13 Bular-babeski sendoak eta lantza astunak baino hobetobabestuko zaituzte etsaiaren kontrako borrokan.
14 Ongilea lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen da;lotsagalduak, berriz, bertan behera uzten du.
15 Ez ahaztu zeure fidatzailearen mesedeak,bere burua arriskatu baitu zure alde.
16 Bekatariak alferrik galtzen ditu fidatzailearen ondasunak,
17 esker txarrekoak bertan behera uzten bere salbatzailea.
18 Dirudun asko galdu du fidantza egiteak,eta itsasoko uhinek astindua bezala utzi.Jende ahaltsu asko deserriratu dueta atzerrian noraezean ibiltzera behartu.
19 Bekataria irabazteko asmoz bihurtzen da fidatzaile;horregatik, auzitara eramango dute.
20 Izan abegikor lagun hurkoarekin zeure baliabideen arabera,baina kontuz ibili zeu hondamendian ez erortzeko.
21 Bizitzan beharrezkoenak ura, ogia, jantziaeta nork bere lotsa gordetzeko etxea dira.
22 Hobe bizitza behartsua nork bere teilapean,oturuntza ederrak inorenean baino.
23 Gutxi nahiz asko, konformatu daukazunarekin,eta ez duzu auzokoen irainik entzun beharko.
24 Bizimodu tristea da etxez etxe ibiltzea,kanpotar zaren lekuan ezin txintik esan.
25 Zerbitzuan jardun beharko duzu batere esker onik gabe,eta gainera hitz garratzak entzun beharko:
26 «Zatoz hona, kanpotar hori, presta mahaia,emadazu jaten daukazunetik».
27 «Zoaz, kanpotar hori,utzi lekua zu baino duinago denari;anaia datorkit neurera, eta etxea behar dut».
28 Gogorra da gizaki sentiberarentzatinoren etxean mespretxatua izaneta mailegu-emailearen irainak jasatea.