1 Jaunari begirune dionak ez du zoritxarrik izango;probaldi guztietatik aterako da onik.
2 Jakinduriazaleak behin ere ez legeari gorrotorik,baina beronekin leial ez denaitsasontzia ekaitzaren erdian bezala da.
3 Zentzudunak Jaunaren hitzean bere uste ona,orakuluaren erantzuna bezain sinesgarri zaio legea.
4 Prestatu esan behar duzuna, entzuna izan nahi baduzu;laburbildu dakizuna eta erantzun gero.
5 Burugabearen sentipenak gurdiaren gurpilak bezalakoak,haren arrazoiketa biraka dabilen ardatza bezalakoa.
6 Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa:irrintzi egiten du beti,nornahi jartzen zaiola ere gainean.
7 Zergatik da egun bat bestea baino garrantzitsuago,urteko egun guztiei baitatorkie eguzkitik argia?
8 Jaunak bere gogoan bereizi zitueneta urtaroak eta festak ezarri;
9 goratu eta sagaratu egin zituen batzuketa egun arrunten artean utzi besteak.
10 Gizaki guztiak ere hautsetik datoz,Jaunak lurretik sortu baitzuen Adam;
11 baina Jaunak, jakinduria handiz, bereizi egin ditueta bide ezberdinetatik ibilarazi.
12 Batzuk bedeinkatu eta goratu egin ditu berak,sagaratu eta beregana erakarri;beste batzuk, berriz, madarikatu eta beheratu,eta beren postuetatik bota.
13 Buztina eltzegilearen eskuetan nola—berak nahi bezala moldeatzen baitu—,hala gizakia egilearen eskuetan:bere erabakiaren arabera ematen dio bakoitzari.
14 Gaizkiari kontrajarria ongia dago,heriotzari kontrajarria bizitza.Era berean, zintzoaren aurrean bekataria.
15 Begira, beraz, Goi-goikoaren egintza guztiei:binaka-binaka doaz, bata besteari kontrajarriak.
16 Ni naiz lanera azken iritsia,mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala.
17 Jaunaren laguntzari esker aurreratu egin naizeta beste mahats-biltzaileek bezala bete dut dolarea.
18 Jakizue ez naizela neure buruagatik bakarrik penatu,baizik eta heziketa bila dabiltzan guztiengatik ere bai.
19 Entzun iezadazue, beraz, herriko handikiok;egon adi, batzarburuok.
20 Seme-alaba, emazte, senide nahiz lagunariez eman zeure gain aginpiderik bizi zaren artean.Ez eman inori zeure ondasunik,gero, damututa, itzultzeko eske ibil ez zaitezen.
21 Bizi zaren eta arnasa duzun bitartean,ez utzi inoren esku zeure burua.
22 Hobe da seme-alabek zuri eskatzea,haiek zer emango zain egotea baino.
23 Egiteko guztietan, izan zeure esku erabakiaeta ez utzi zeure izen ona belzten.
24 Bizitzako azken egunean,heriotzako orduan bakarrik, banatu ondarea.
25 Belarra, makila eta zamak astoarentzat;ogia, zentzarazpena eta lana esklaboarentzat.
26 Eragiozu lana gogor, eta atsedena izango duzu;utzi eskuak libre, eta askatasuna nahiko du.
27 Uztarriaz eta uhalaz makurrarazten da idiaren lepoa;zigorrez eta tratu gogorrez esklabo txarra.
28 Bidali lanera, alferkerian egon ez dadin,
29 gauza txar asko erakusten baitu alferkeriak.
30 Behartu ezazu lanera dagokion bezalaeta, ez badu esana egiten, lotu hankak katez.Baina ez egin gehiegikeriarik inorekin,ezta esklaboari ere legezkoa ez den ezer.
31 Esklabo bakarra baldin baduzu,erabili zeure burua bezalaxe,asko kostata zeureganatu baituzu.Morroi bakarra baldin baduzu, hartu anaia bezala,bizia bezain beharrezko baituzu.
32 Zuk tratu txarra eman eta alde egiten badizu,
33 nola aurkitu ahal izango duzu?