Ben Sirak 45 EABD

1 Jainkoak eta gizakiek maitatua,beti onespenez gogoratua.

2 Aingeruenaren pareko aintza eman zioneta handi egin, etsaiei beldurra sartzeko.

3 Bere hitzez mirariak sorrarazi zituen,erregeen aurrean goretsi zuen,aginduak eman zizkion bere herriarentzateta bere aintzaren zerbait erakutsi.

4 Bere leialtasun eta otzantasunagatik sagaratu zuen,gizaki guztien artetik aukeratuz.

5 Bere ahotsa entzunarazi zioneta lainoan sarrarazi.Aurrez aurre eman zizkion aginduak,bizia eta ezaguera dakarren legea,Israeli, Jakoben herriari,bere ituna eta erabakiak irakasteko.

Aaron

6 Lebiren leinutik Jainkoak Aaron aukeratu zuen,gizon santua, bere anaia Moisesen antzera.

7 Betiko konpromisoa hartu zuen Jainkoak harekineta herriarentzako apaiz izendatu.Ohoratu egin zuen apaingarri ederrez,soingaineko zoragarria jantzarazi zion.

8 Duintasun paregabez estali zueneta aginte-ezaugarriz koroatu:galtzaz, soingainekoz eta efodaz.

9 Granada-fruituz apaindu zion jantzia,eta urrezko txilin ugariz,ibiltzerakoan tintin egineta hotsa tenplu osoan entzun zedin,israeldarrentzat oroigarri gisa.

10 Jantzi sakratua ere eman zion,urrez, purpura more eta gorriz egina,apain bordaturiko lana;baita epaiketarako bularrekoa ere,«Urim» eta «Tumim» epaigailuekin:

11 liho-hariz josia, artelanez egina;harribitxiak zituen zigiluen erara zizelkatuak,urrezko begietan sartuak,—benetako zilargin-lana—,eta oroigarri gisa hamabi inskripzio grabaturikIsraelgo leinuen izenekin;

12 urrezko diadema zeraman buruzapiaren gainean,«Jaunari sagaratua» hitzak zituelarik zizelkatuta:ohore-ikur, goi-mailako lan,begien atsegingarri, apaingarri paregabea.

13 Haren aurretik ez zen ezer hain ederrik izan;arrotzek ez dute inoiz halakorik jantzi,ez jantziko ere,haren semeek eta ondorengoek baizik.

14 Hark eskainiriko sakrifizioak erabat erretzen zirenbi aldiz egunean etengabe.

15 Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni,olio sakratuz gantzutuz.Hau betiko konpromiso bihurtu zen harentzateta haren ondorengoentzat, zeruak iraun bitartean,kultua egin eta apaiz-zerbitzua betetzekoeta Jaunaren izenean herria bedeinkatzeko.

16 Gizaki guztien artetik aukeratu zuenJaunari oparia eskaintzeko,baita intsentsua eta lurrina ere, oroigarri gisa,eta herriaren aldeko barkamen-ohikunea egiteko.

17 Bere aginduak interpretatzekoeta lege-arazoak erabakitzeko ahalmena eman zion,Jaunarenganako betebeharrak Jakoben herriari irakatsieta legeari buruzko argibideak Israeli emateko.

18 Basamortuan, harenganako jelosiaz,aurka altxatu zitzaizkion beretar ez zirenak:Datan eta Abirami elkarturiko jendeaeta Koreren taldea, haserre-suminez beterik.

19 Hori ikusirik, Jaunak ez zuen atsegin izan,eta haserre-suminaz suntsitu zituen;mirariak egin zituen haien aurka,bere suaren garretan irentsiz.

20 Areagotu egin zuen Aaronen ospeaeta ondaretzat eman zizkionlehen fruituen hasikinak;batez ere, asebetetzeko adina janari ziurtatu zion:

21 Jaunari eskainitako oparigaiak dituzte elikagai,Jaunak eman baitzizkien berari eta ondorengoei.

22 Halere, herriari emandako lurraldean ez du ondarerik,ez du lurzatirik beste herritarrek bezala,Jaunak esan baitzion:«Neu izango nauzu ondare eta mantenu».

Pinhas

23 Pinhas, Eleazar-en semea, da ospean hirugarrena,Jaunaren begiruneaz arduratsu agertu zelako;herriak huts egitean, zintzo iraun zuenbere barruko adore eta indarrez,Israelentzat barkamena lortuz.

24 Horregatik, bake-ituna egin zuen Jaunak berarekin,eta santutegiaren eta herriaren buru jarri zuen;horrela, berarena eta ondorengoena izango zenapaizgo nagusia betiko.

25 Davidekin, Judaren leinuko Jeseren semearekin ere,egin zuen Jaunak ituna,baina errege-ondareasemeetako bati bakarrik pasatzen zaio;Aaronen ondarea, ordea, ondorengo guztiei.

26 Jar dezala Jaunak jakinduriaAaronen ondorengoen bihotzean,herria zuzenbidez gidatzeko,aurrekoen ondasunak desager ez daitezen,ezta haien ospea ere gizaldiz gizaldi.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51