1 Hiru gauza ditut bene-benetan gogoko,Jaunari eta gizakiei atsegin zaizkienak:senitarteko elkartasuna, auzo arteko adiskidetasuna,elkar ondo hartutako senar-emazteak.
2 Hiru motako jendea gorrotatzen dut bene-benetan,biziki sumintzen nau horien jokaerak:behartsu harroa, aberats gezurtiaeta burugabeko agure adulteriogilea.
3 Ez baduzu jakinduria metatu gaztaroan,nola aurkituko duzu zahartzaroan?
4 Zein ongi datorkien zentzua ile-zuritueieta aholku ematen jakitea adinekoei!
5 Zein ongi datorkien jakinduria edadetueieta gogoeta eta aholkua pertsona ohoretsuei!
6 Eskarmentu handia da edadekoen koroa,Jaunarenganako begirunea haien benetako harrotasun.
7 Badira bederatzi gauza zoriontsutzat dauzkadanak,eta hamargarren bat ere aipatuko dut:seme-alabez pozik dagoen gurasoa;bizi den bitartean, etsaiak lur jota ikusten dituena;
8 zorionekoa emazte zentzudunarekin bizi den senarra,mihiaz sekula huts egin ez duena,duintasunik gabeko ugazabaren zerbitzura egon ez dena;
9 zorionekoa zuhurtzia lortu duena,eta adi dauden belarriei hitz egin diezaiekeena.
10 Zein handia den jakinduria lortu duena!Baina inor ez Jaunari begirune diona baino handiago!
11 Dena gainditzen du Jaunarenganako begiruneak:nor hori daukanaren pareko?
13 Edozein zauri, baina ez bihotzeko zauririk;edozein gaiztakeria, baina ez emakumearenik!
14 Edozein ezbehar, baina ez gorrotoak eragindakoa;edozein mendeku, baina ez etsaitasunak sortutakoa!
15 Ez dago sugearena baino pozoi okerragorik,ezta emakumearena baino amorru txarragorik ere.
16 Nahiago nuke lehoi edo herensugearekin biziemakume gaiztoarekin baino.
17 Gaiztakeriak aurpegia desitxuratzen dio emakumeari,kopeta ilunak hartz-itxura ematen.
18 Senarra auzokoen artean esertzen denean,ezin barruari eutsi eta garratz kexatzen da.
19 Maltzurkeria oro ez da ezer emakumearenaren aldean:izan dezala bekatariaren zoria!
20 Aldapa hareatsua zaharraren oinentzat bezalaemazte berritsua senar lasaiarentzat.
21 Ez zaitzala lilura emakumearen edertasunak,ez irrikan egon emakume bat zeureganatzeko.
22 Haserreak, irainak eta lotsa handia izaten dituemazteak mantentzen duen senarrak.
23 Barrua lur jota, aurpegia ilun eta bihotza zauritua:horra emakume gaiztoaren lana.Ahul eta bizitasunik gabe gelditzen da senarra,emazteak zoriontsu egiten ez badu.
24 Emakumea egon zen bekatuaren hasieraneta berarengatik hiltzen gara guztiok.
25 Ez utzi urari kanpora irteten,ezta emakume gaiztoari ere barrua husten.
26 Zeuk agindutakoa ez badu egiten, bota ezazu zeure ondotik.