1 Ez hasi eztabaidan ahaltsuarekin,ez zaitezen jausi haren eskuetan.
2 Ez hasi auzitan aberatsarekin,zuk baino indar handiagoa izango baitu bere diruaz;badakizu jende asko galdu duela urreak,erregeen bihotzak ere desbideratu dituela.
3 Ez eztabaidatu berritsuarekin,ez bota egurrik haren suari.
4 Ez ibili txantxetan gaizki heziarekin,zure arbasoak irainduta geldi ez daitezen.
5 Damu denari ez bota aurpegira bere bekatua,izan gogoan guztiok garela errudun.
6 Ez mespretxatu inor zahartu delako,biziz gero, gu ere zahartuko baikara.
7 Ez poztu inoren heriotzaz,izan gogoan guztiok hil behar dugula.
8 Ez mespretxatu jakintsuen kontaketak,baizik eta aztertu haien esaerak behin eta berriro,haiengandik hartuko baituzu heziketaeta handikien aurrean nola jokatu ikasiko.
9 Ez zaitez aldendu adinekoen kontaketetatik,haiek ere beren gurasoengandik ikasi baitituzte.Beraien ondoan ikasiko duzu gauzak ulertzeneta behar denean erantzun egokia ematen.
10 Ez astindu bekatariaren txingarrik,haren sugarretan erre ez zaitezen.
11 Ez egin aurre lotsagabeari,zure hitzak zeure kontra jar ez ditzan.
12 Ez mailegurik eman zeu baino ahaltsuagoari;ematen badiozu, jo zeure dirua galdutzat.
13 Ez zaitez egin fidatzaile zeure baliabideen gainetik;egiten bazara, jo zeure burua zordun.
14 Ez hasi auzitan epailearekin,duen mailarengatik bere aldeko epaia emango baitiote.
15 Ez jarri bidean benturazale ausartarekin,ondorio txarrik izan ez dezazun;gogoak ematen dion aldera joko baitueta haren zorakeriagatik galduko zu ere.
16 Ez hasi istilutan odol-beroarekin,ez zeharkatu basamortua halakoarekin;hark ezer gutxitzat hartzen baitu biziaeta kontra oldartuko zaizu nork lagundurik ez duzunean.
17 Ez egin isilpeko konturik zentzugabearekin,ezin izango baitu zure sekretua isilean gorde.
18 Atzerritarraren aurrean, ez egin ezer ezkutukorik,ez baitakizu zer gertatuko den.
19 Ez zabaldu zeure bihotza edonori,ez baituzu esker onik jasoko.