1 Seme, bekatu egin duzu? Ez egin berriroeta eskatu barkamena egindakoengatik.
2 Egin ihes bekatuari sugeari bezala,hurbiltzen bazatzaizkio zizta egingo dizu eta;haren hortzak lehoiarenak bezalakoak dira,gizakiari bizia kentzeko modukoak.
3 Aho biko ezpata da edozein bidegabekeria,zauritzen bazaitu ez dago osabiderik.
4 Arrandiak eta ausarkeriak ondasunak suntsitzen:harroputzaren etxea suntsitua izango.
5 Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino iristen da,eta honek justizia egiten dio luzarora gabe.
6 Agirakarik onartzen ez duena bekatu-bidean jartzen da,Jaunari begirune diona bihotzez itzultzen harengana.
7 Urrutitik ezagutzen da berritsua,eta zentzuzkoak badakizki haren hutsegiteak.
8 Inoren diruaz bere etxea eraikitzen duenabere hilobirako harriak biltzen ari da.
9 Fedegabeen batzarra lasto-meta da,sugarretan amaituko du.
10 Ongi zolaturiko galtzada da bekatariaren bidea,baina azkenean Herio Leizera darama.
11 Legea betetzen duena bere pentsaeraren jabe da;Jaunarenganako begiruneak jakinduria du azken helburu.
12 Ez da ikasia bihurtuko zuhurtasunik ez duena,baina bada atsekabe handia sortzen duen zuhurtasunik ere.
13 Jakintsuaren ezagutza uholdea bezala hazten da,eta haren aholkua bizia ematen duen iturri.
14 Zentzugabearen bihotza ontzi puskatua:ikasten duenari ezin eutsi.
15 Gizon ikasiak zerbait zuhurra entzuten badu,goraipatu egiten du eta hartan sakontzen.Galdukerian bizi denak entzuten badu,ez du atsegin izaten eta mespretxatu egiten du.
16 Zentzugabearen hizketa bidean zama astuna eramatea da,baina zentzudunaren hitzak xarmaz beteak.
17 Batzarretan zuhurrari entzun nahi izaten zaioeta haren hitzak hausnartzen bihotzean.
18 Etxe hondatua da jakinduria txoroarentzat,zentzugabearen ezagutza burugabeko hizketaz eratua.
19 Heziketa oinetan katea da buru gutxikoarentzat,esku-burdina eskumuturretan bezala.
20 Zentzugabeak ozenki egiten du barre,zuhurrak ozta-ozta irribarre.
21 Heziketa urrezko apaingailu da zuhurrarentzat,eskumuturrekoa besoan bezala.
22 Zentzugabearen oina bizkor sartzen da inoren etxera;zentzatua, berriz, gizabidetsu aurkezten.
23 Burugabeak sartu eta barrua miatzen du,ongi hezia kanpoan geratzen.
24 Ate ondotik entzutea hezigabeen gauza da;zuhurrarentzat, berriz, lotsagarria.
25 Berritsuen ezpainek inoren hitzak errepikatzen dituzte,zuhurren hitzak ongi neurtuak izaten dira.
26 Zentzugabeek bihotza ahoan, jakintsuek ahoa bihotzean.
27 Fedegabeak, Satan madarikatzen duenean,bere burua madarikatzen du.
28 Gaizki-esaleak bere burua zikintzen du,eta higuindua izaten bere inguruan.