1 Jakinduriak bere burua goraipatzen du,bere herriaren erdian aintzaz beterik agertzen.
2 Goi-goikoaren batzarrean zabaltzen du ahoa,Ahaltsuaren aurrean aintzaz beterik agertzen.
3 «Goi-goikoaren ahotik irten nintzeneta lainoak bezala estali lurra.
4 Zeru goietan nuen egoitzaeta laino-adarraren gainean neure tronua.
5 Neuk bakarrik egin dut zeruaren itzulingurua,neu bakarrik ibili leize-zulo sakonean.
6 Itsasoko uhinen eta lur osoaren gain,herri eta nazio guztien gain hedatzen zen nire ahala.
7 Alde guztietan ibili nintzen atseden bila,zein lurraldetan aurkituko ote bizilekua.
8 Orduan, gauza guztien sortzaileak agindua eman zidan,sortu ninduenak egoitza finkatu,esanez: “Ezarri zeure egoitza Jakoben herrian,hartu Israel zeure ondaretzat”.
9 Denbora hasi aurretik sortu ninduen Jainkoaketa izateari ez diot sekula utziko.
10 Haren aurrean jardun izan dutegoitza santuan kultugintzaneta horrela finkatu naiz Sion mendian.
11 Hiri maitean eman dit atseden-lekueta Jerusalemen dut neure aginpidea.
12 Herri ospetsuan bota ditut sustraiak,Jaunaren sailean dago nire ondarea.
13 Libanoko zedroa bezala luzatu naiz,Hermon mendietako zipresa bezala.
14 En-Gediko palmondoa bezala hazi naiz,Jerikoko arrosondoa bezala;lautadako olibondo mardula bezala,platanoa bezala luzatu naiz.
15 Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala,mirrarik finenak bezala zabaldu dut lurrina,galbano, onize eta estaktearen erretxinak bezala,intsentsu-keak egoitza santuan bezala.
16 Arteak bezala zabaldu ditut adarrak,adar bikain eta ikusgarriak.
17 Kimu ederrak eman ditut mahatsondoak bezala,lore eta fruitu bikain eta joriak.
19 Etorri niregana irrikatzen nauzuenok,eta ase ene emaitzez.
20 Eztia baino gozoago da nitaz oroitzea,abaraska baino gozoago ni ondaretzat hartzea.
21 Jaten nautenak are goseago izaten dira nitaz,edaten nautenak are egarriago.
22 Nik esana egiten duenak ez du porrot egingo,nirekin diharduenak ez du bekaturik egingo».
23 Jakinduria bat datorGoi-goiko Jainkoaren ituna dakarren liburuarekin,Moisesek agindutako legearekin,israeldarren elkarteei ondaretzat emandakoarekin.
25 Legeak jakinduria dakar gainezkaPixon ibaiak ura bezala,fruitu berrien garaian Tigrisek bezala;
26 buruargitasunez betetzen Eufratesek bezala,Jordanek uztaroan bezala;
27 irakaspena uholdeka dakar Nilok bezala,mahatsa biltzeko egunetan Gihonek bezala.
28 Ezin du inork jakinduria erabat ezagutu,ez da sortu hura barreneraino aztertuko duenik.
29 Haren pentsamendua itsaso zabala baino zabalago,asmoak leize handia baino sakonago.
30 Eta ni ubidea naiz,ibaitik ura hartu eta baratzera daramana.
31 Hau nioen: «Neure lorategia ureztatu behar dut,neure lore-saila urez bete».Eta horra nire ubidea ibai bihurtua eta ibaia itsaso.
32 Nire irakaspenak egunsentiak bezala egingo du argi,oso urrutira iritsaraziko dut haren distira.
33 Profeta gisa isuriko ditut neure irakatsiaketa ondorengo belaunaldiei utziko.
34 Begira, ez naiz neuretzat bakarrik nekatu,jakinduriaren bila dabiltzan guztientzat baizik.