Ben Sirak 31 EABD

Aberastasunak

1 Aberastasunaren kezkak logura uxatzen du,eta azkenean osasuna hondatzen.

2 Kezka honek ez du gauez ere bakean uzten,eritasun larriak bezala urruntzen logura.

3 Ondasunak pilatzen saiatzen da aberatsaeta, atseden hartzen badu, atseginez asebetetzeko da;

4 txiroa, berriz, beharrezkoenaren bila lehertzeraino saiatzen daeta, atseden hartzen badu, miseria gorrian eroriko da.

5 Dirua maite duenak ez du errugabe iraungo,irabaziaren bila dabilena beronen erruz galbideratuko.

6 Asko dira diruarengatik galduak,bete-betean harrapatu ditu hondamendiak.

7 Tranpa bat da berak liluraturikoentzat,eta burugabe guztiak gelditzen dira harrapatuta.

8 Zorionekoa akatsik ez duen aberatsa,diruaren atzetik lehiatzen ez dena.

9 Esazue nor den, zorionak eman diezazkiogun,era harrigarrian jokatu baitu herrian.

10 Nork jasan du proba hori eta akatsik gabe atera?Egon daiteke harro!Nor da Jainkoaren legea hautsi ahal izaneta hautsi ez duena?Gaizki jokatu ahal izan eta egin ez duena?

11 Sendotu egingo zaizkio bere ondasunaketa beraren egintza onak batzarrean iragarriko dira.

Oturuntzak

12 Ongi hornituriko mahaian eserita bazaude,ez oihu egin aho zabalik: «Ederki betea dago hau!»

13 Gogoratu gaitz txarra dela begi gutiziatsuak izatea;sortu al da ezer begia baino txarragorik?Beti ari da negarrez.

14 Ez luzatu eskua besteak ere nahi dituen jakietarantz,plater berean bion eskuek elkar jo ez dezaten.

15 Pentsatu, zuk zer nahi, horixe nahiko duela besteak ere;gogoeta egin ondoren jokatu gauza guztietan.

16 Ongi heziak legez, aurrera ekartzen dizutena jan;ez jan mauka-mauka, nazka emateko moduan.

17 Gizabidetsu, jateari zeuk utzi lehenengo;ez asegaitz izan eta ez zara lotsagarri geldituko.

18 Mahaian beste askoren artean baldin bazaude,ez luzatu eskua gainerakoek baino lehen.

19 Gutxirekin aski du ongi heziak!Gero, ohean ez da tripako minez egoten;

20 neurrian jaten duenak ongi egiten du lo,goiz jaiki eta gorputzaldi ona izaten.Logabetasuna, botagura eta sabelminak dirabetekadaren ondorenak.

21 Gehiegi jatera behartu bazaituzte,jaiki, zoaz botatzera eta arindua geldituko zara.

22 Entzun, seme, ez nazazu mespretxa,azkenean ulertuko duzu nire hitzen zuzentasuna.Zernahi egiten duzula, izan zentzuzko,eta ez duzu inolako eritasunik izango.

23 Oturuntza ederrak ematen dituenaguztiek goraipatzen dute,bihotz zabalekoa dela erakusten du garbi;

24 eskasak ematen dituenaren kontra, guztiek marmar;bere zikoizkeria erakusten du garbi.

Ardoa

25 Ardoarekin ez ibili harrokerietan,asko galdu baititu ardoak.

26 Labeak burdinaren galda probatzen du;berdin ardoak bihotza, harroen liskarretan.

27 Ardoa bizia da gizakiontzat, neurriz edanez gero.Zer-nolako bizimodua ardorik ez duenarena?Gizakien pozerako izan baitzen sortua.

28 Barrua pozten eta argitzen du ardoak,bere garaian eta neurrian edanez gero;

29 baina gehiegi edaten bada, barrua garrazten du,eta erronkak eta borrokak sorrarazten.

30 Mozkorrak haserrea biziagotzen dio burugabeari bere kalterako;indarra gutxitu eta kolpeak erakartzen dizkio.

31 Ardo askoko oturuntzetan,ez agiraka egin lagun hurkoari,ez mespretxatu alai samar dagoenean;ez esan hitz mingarririk,ezta estu hartu ere zeure eskariekin.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51