Ben Sirak 36 EABD

Otoitza Israelen askapen eta berriztapenaren alde

1 Erruki gutaz, Jauna, mundu osoaren Jainkoa,

2 zabaldu nazio guztietara zeureganako beldurra.

3 Altxatu zeure eskua atzerriko nazioen aurka,ikus dezatela zure ahalmena.

4 Gu zigortuz zeure santutasuna agertu diezun bezala,ager iezaguzu zeure handitasuna haiek zigortuz.

5 Aitor dezatela, guk aitortu dugun bezala,ez dagoela, Jauna, zu beste jainkorik.

6 Berriztatu mirariak, errepikatu egintza harrigarriak,

7 erakutsi zeure indarra eta esku ahaltsua,

8 suspertu eta isuri zeure haserre-sumina,

9 deuseztatu kontrakoa eta suntsitu etsaia;

10 laburtu ezarritako epea, ekarri gogora hitzemana,eta horrela aldarrikatuko ditugu zure egintza handiak.

11 Suntsi ditzala zure mendekuaren suak bizirik geratutakoak,gal daitezela zure herria gaizki darabiltenak.

12 Hautsi burua etsaien buruzagiei,«Gu bezalakorik ez!» dioten horiei.

13 Bildu Jakoben leinu guztiak.

16 Egin itzazu berriro lurraldearen jabe,hasieran bezala.

17 Erruki, Jauna, zure izena daraman Israel herriaz,zeure lehen-semetzat hartu duzunaz.

18 Izan gupida Jerusalem zeure hiri santuaz,zeure atseden-leku egin duzunaz.

19 Bete Sion zeure gorespenaz,eta tenplua zeure ospeaz.

20 Ager zaitez hasieratik aukeratutako herriaren alde,bete zeure izenean egindako profeziak.

21 Eman saria zuregan itxaron duteneieta gerta bitez sinesgarri zure profetak.

22 Entzun, Jauna, zeure zerbitzarion eskaria,zeure herriarekiko duzun onginahiaren arabera;munduan dauden guztiek aitor dezatelazu zarela Jauna, betiko Jainkoa.

Ongi aukeratu emaztea

23 Mota guztietako elikagaiak hartzen ditu sabelak,baina batzuk besteak baino hobeak dira.

24 Ahosabaiak ehizakiaren gustua bereizten du;era berean buruargiak hitz gezurtiak.

25 Bihotz-maltzurrak nahigabea sortzen du,baina eskarmentua duenak merezitakoa ematen hari.

26 Emakumeak ez du senarra aukeratzerik,baina gizonarentzat hobeak diraneska batzuk besteak baino.

27 Emazte ederrak senarraren aurpegia alaitzen dueta ez dago gizonarentzat ezer desiragarriagorik.

28 Gainera, hizkera maitagarri eta gozokoa bada,senarra munduko gizaseme zoriontsuena da.

29 Emaztea duenak ondasunik baliotsuena du,dagokion laguntza eta euskarri segurua.

30 Hesirik gabe, lapurren esku gelditzen da alorra;emazterik gabe, noraezean deitoreka gizona.

31 Nor fidatuko da hiriz hiri dabilen lapur maltzurraz?Gauza bera habiarik ez duen gizonaz,gauak non harrapatu, han gelditzen denaz.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51