1 Mahaiburu aukeratu bazaituzte, ez harropuztu,jarri gainerakoen maila berean;arduratu besteez, eta eseri gero.
2 Zeure eginbeharra bete arte, ez jarri zeure lekuan,gozatu besteen atseginaz,zeure antolamendu egokiagatik koroa izan dezazun.
3 Mintza zaitez, agure, zeuri dagokizu eta;baina dakizuna bakarrik esan,eta ez eragotzi musika.
4 Entzunaldian zehar ez egin hitzaldirik,ez erakutsi zeure jakinduria garaiz kanpo.
5 Errubi harria urrezko bitxian bezala damusika oturuntzan.
6 Esmeralda urrezko euskarrian bezala dasoinu eztia ardo bikainarekin.
7 Zu, gazte, mintzatu beharrezkoa baduzu;baina gehienez ere bi aldiz, eta galdetzen badizute.
8 Labur hitz egin, hitz gutxitan asko esanez;izan, jakinean egon arren, isiltzen diren horietakoa.
9 Handikiekin zaudenean ez jarri haien mailan,besteek hitz egitean ez ibili berritsukerian.
10 Trumoiak tximistari jarraitzen dio,jendearen oniritziak umilari.
11 Garaia iristean, altxatu eta ez gelditu atzera;zoaz lasterka etxera, bidean luzatu gabe.
12 Han, dibertitu eta burura datorkizun guztia egin dezakezu,baina ez hitz harroz bekatu egiteraino.
13 Gero, honengatik guztiarengatik, bedeinkatu sortu zaituena,bere ondasunez asebetetzen zaituena.
14 Jaunari begirune diotenek onartzen dute heziketa,eta bila lehiatzen zaizkionak ditu hark begiko.
15 Legea aztertzen dutenak hartaz asebeteko dira,baina itxurazale direnentzat oztopobide gertatuko.
16 Jaunari begirune diotenek jakingo dute zer den zuzena,eta argiak bezala distiratuko haien egintza onek.
17 Bekatariak ez du zentzarazpenik onartzen,eta aitzakiak aurkitzen ditu nahi duena egiteko.
18 Aholku onak eman nahi dituenakez du inoiz hausnarketa baztertzen;axolagabeak eta harroak ezeren beldurrik ez.
19 Ez ekin ezeri aurrez gogoeta egin gabe,eta egin ondoren ez zara damutuko.
20 Ez ibili oztopoz betetako bideetan,eta ez duzu harrietan estropezurik egingo;
21 baina ez fidatu bide erosoegiaz ere,
22 eta kontuz zeure seme-alabekin.
23 Egiten duzun guztian zintzo izan zeure buruarekin,aginduak beteko baitituzu horrela.
24 Legearekin zintzo denak aginduak betetzen ditu;Jaunarengan uste ona duenak ez du kalterik jasango.