Ben Sirak 4 EABD

1 Seme, ez kendu behartsuari bizitzeko duen apurra,ez utzi erantzunik gabe txiroaren eskaria.

2 Ez sufriarazi gose denari,ez sumindu lazerian dagoena.

3 Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea,ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari.

4 Ez ukatu laguntza atsekabealdian erregutzen dizunari,ez eman bizkar behartsuari.

5 Ez aldendu zeure begiratua eskaleagandik,ez eman zeu madarikatzeko biderik;

6 zeren, ozpinduta dagoela-eta madarikatzen bazaitu,Egileak entzun egingo baitio madarikazioa.

7 Saiatu batzarraren begikotasuna irabazten,behera ezazu burua handikiaren aurrean.

8 Makurtu belarria behartsuagana,erantzun haren agurrari goxotasunez.

9 Aska ezazu zanpatua zapaltzailearen esku artetik,ez izan koldarra justizia egin behar duzunean.

10 Izan aitaren ordezko umezurtzentzateta senarraren ordezko alargunentzat;Goi-goikoaren seme izango zara,zeure amak baino gehiago maiteko zaitu hark.

Jakinduria hezitzaile

11 Jakinduriak bere seme-alabak goratzen ditueta beraren bila dabiltzanak zaintzen.

12 Hura maitatzea bizia maitatzea da,haren bila lehiatzen direnak pozez beteko dira.

13 Hura daukanak aintza izango du herentzian,gorabehera guztietan Jaunak bedeinkatu egingo.

14 Jakinduria zerbitzatzen dutenek Santua dute zerbitzatzen;Jainkoak maite ditu hura maite dutenak.

15 Haren esanera dagoenak mundua epaituko du,hari atxikitzen zaiona seguru bizi ahal izango da.

16 Norbait jakinduriaz fidatzen bada, bereganatu egingo du,eta ondorengoak ere haren jabe izango.

17 Baina lehenengo, bide bihurrietatik eramango du,beldurra eta izua sufriaraziko dizkio,heziketa zorrotzaz saminduko dueta proban jarriko bere aginduekin,hartaz bene-benetan fidatu arte.

18 Ondoren, berriz, bete-betean itzuli eta poztu egingo du,eta bere ezkutukoak azalduko dizkio.

19 Baina desbideratzen bada, baztertu egingo dueta bere burua hondatzen utziko.

Lotsa eta begirunea

20 Kontuan hartu egokiera eta gorde gaitzetik;ez zaitez zeure buruaz lotsa;

21 izan ere, bada lotsa bat bekatura daramana,eta beste bat gauza ona eta ohoragarria dena.

22 Besteenganako begiruneagatik ez kalterik egin zeure buruari,ez zaitezela eror zeure buruaren lotsarengatik.

23 Ez geratu hitz egin gabe beharrezko denean,

24 hitz eginez azaltzen baita jakinduria,eta esanaren bidez, hartutako heziketa.

25 Ez argudiatu egiaren aurka,lotsa zaitez zeu hezigabea izateaz.

26 Ez lotsatu zeure bekatuak aitortzeaz,ez joan nahi izan ur-lasterraren kontra.

27 Ez zaitez kikildu zentzugabearen aurrean,ez makurtu ahaltsuaren mendera.

28 Borrokatu hil arte egiaren alde,eta Jainko Jaunak zure alde egingo du borroka.

29 Ez zaitez ausarta izan adierazpenetan,ezta nagi eta motel ere egintzetan.

30 Ez zaitez lehoi izan etxeaneta koldar zerbitzarien artean.

31 Ez izan eskuzabal hartzekoeta esku-itxi emateko.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51