Ben Sirak 42 EABD

1 entzun duzuna zabaltzeaz eta ezkutukoak azaltzeaz.Honela, benetako lotsa agertuko duzueta guztien onespena zeureganatuko.Baina ez izan lotsa ondorengo hauetaz,jendeak esango duenarengatik bekatu egin ez dezazun:

2 ez izan lotsa Goi-goikoaren legeaz eta itunaz,atzerritarrak errugabe aitortzen dituen epaiaz,

3 lankide eta bidelagunarekin gastuak banatzeaz,herentzia beste batzuekin zatitzeaz,

4 pisu eta neurgailu zuzenak erabiltzeaz,negozio handi edo txikiak egiteaz,

5 merkatariek salmentatik ateratzen duten irabaziaz,seme-alabak sarri zentzarazteaz,morroi txarraren saihets-hezurrak odoltzeaz.

6 On da fidagarria ez den emakumea etxean itxita edukitzeaeta esku asko dagoen lekuan gauzak giltzapean uztea.

7 Zenbatu eta pisarazi inoren esku uzten duzuna;jaso idatziz eman eta hartzen duzunaren agiria.

8 Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabeaedo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.Horrela, benetan ongi hezia zarela erakutsiko duzueta mundu guztiaren onespena zeureganatuko.

Alabaganako ardura

9 Alabak etengabeko ardura sortzen dio aitari barruan,loa ere urrunarazten dion kezka:gaztea denean, adina pasatuko ote zaion beldurrez;ezkondu eta gero, senarrak zapuztu dezakeelako;

10 ezkongabea bada, birjintasuna galduedo aitaren etxean haurdun gera daitekeelako;ezkonduta badago, desleial izanedo antzu gerta daitekeelako.

11 Oso kontuz ibili lotsa gutxiko alabarekin,etsaien aurrean barregarri,hiriko hizpide eta herritarren esamesa bihurtuaeta jende guztiaren aurrean lotsaz betea utz ez zaitzan.

Kontuz emakumeekin

12 Ez jarri zeure begiak giza edertasuneaneta ez eseri emakumeen artean;

13 zeren eta, soinekoari sitsa sortzen zaion bezala,emakumeari bere gisako gaiztakeria.

14 Hobe da gizon gogorra emakume samurregia baino;honelakoak lotsaz eta irainez betetzen zaitu.

JAINKOAREN HANDITASUNA ETA JAKINDURIA (42,15—50,29)

Naturan (42,15—43,33)

Jainkoaren ahalmena izadian

15 Orain Jaunaren egintzak gogoratuko ditut,ikusi dudana kontatuko.Bere hitzaren bidez egin du Jaunak dena.

16 Gauza guztiak argitzen ditu eguzki distiratsuaketa Jaunaren aintzaz betea dago berak egin duena.

17 Jaunaren aingeruek ere ezin dituzteharen egintza harrigarri guztiak kontatu.Jaun ahalguztidunak sendo ezarri du mundua,beraren aintzaz tinko irauteko.

18 Leize sakonak eta giza bihotzak arakatzen ditu,ongi ezagutzen berauetan gertatzen dena,dena baitaki Goi-goikoaketa bere begiak tinko ditu etorkizunaren zantzuetan.

19 Iragana eta etorkizuna iragartzen ditu,ezkutuko gauzen aztarnak azaltzen.

20 Giza gogoeta batek ere ez dio ihes egiten,hitz bakar bat ere ez zaio ezkutatzen.

21 Jakintzaz antolatu ditu bere egintza guztiak,betidanikoa eta beti artekoa baita bera.Ezin zaio ezer erantsi, ez kendu hark egindakoari,eta ez du inolako aholkulariren beharrik izan.

22 Bai maitagarria dela hark egindako guztia!Miresgarria ikus daitekeen gauzarik txikiena ere!

23 Guztiak bizirik daude eta betiko diraute,behar den guztian esana egiten.

24 Binaka doaz gauza guztiak, bata bestearen aurrez aurre,eta ezer ez du akastunik egin.

25 Batak bestearen balioa sendotzen du.Nor aspertuko da beraren aintza ikusteaz?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51