12 Giza harrokeriaren hasiera Jaunarengandik aldentzea izaten da,bihotza bere Egileagandik banatzea.
13 Bekatua da harrokeriaren hasiera,horretan irauten duenak txarkeria sortzen du uholdeka;horregatik eman dizkie Jaunak zigor harrigarriaketa lur joarazi suntsitzeraino.
14 Jaunak irauli egin ditu handikien aulkiaketa otzanak eserarazi haien ordez;
15 errotik atera ditu zenbait nazio,eta apalak landatu haien ordez;
16 nazioen lurraldeak suntsitu ditu Jaunak,lurraren oinarri-oinarrietaraino desegin;
17 gizakien artetik kendu eta garbitu ditu,haien oroitzapena ezabatu lur gainetik.
18 Harrokeria ez da gizakientzat egina,ezta sumindura ere emakumeagandik jaiotakoentzat.