15 errotik atera ditu zenbait nazio,eta apalak landatu haien ordez;
16 nazioen lurraldeak suntsitu ditu Jaunak,lurraren oinarri-oinarrietaraino desegin;
17 gizakien artetik kendu eta garbitu ditu,haien oroitzapena ezabatu lur gainetik.
18 Harrokeria ez da gizakientzat egina,ezta sumindura ere emakumeagandik jaiotakoentzat.
19 Zein arraza da ohoragarri? Gizakiena.Zein arraza da ohoragarri? Jaunari begirune diotenena.Zein arraza da mespretxagarri? Gizakiena.Zein arraza da mespretxagarri? Aginduak hausten dituztenena.
20 Bere herritarren artean, ohoratua izaten da buruzagia;begirune diotenak ohoratzen ditu Jaunak.
22 Etorkin eta atzerritar nahiz behartsuekJaunarenganako begirunea dute harrotasun.