6 Kalte egin dizula eta, ez gorrotorik izan lagun hurkoari,ez egin ezer amorrazioaren eraginez.
7 Higuingarria da harrokeria Jaunarentzat eta gizakiarentzat,biei egiten baitie bidegabekeria.
8 Bidegabekeria, bortizkeria eta gutiziaren eraginezigarotzen da erregetza herri batetik bestera.
9 Zergatik harrotzen da hauts eta errauts den gizakia,bizi dela ere, ustelkeria baino ez baitu erraietan?
10 Gaixoaldia luzatzen bada, medikuak ere ez du jakiten zer egin;gaur errege dena, bihar hila.
11 Gizakiak, hiltzen denean,narrastiak, piztiak eta harrak izaten ditu herentzia.
12 Giza harrokeriaren hasiera Jaunarengandik aldentzea izaten da,bihotza bere Egileagandik banatzea.