1 Apalari burua altxarazten dio jakinduriaketa handikien artean eserarazten.
2 Ez goratu gizakia bere edertasunagatik,ez inor higuindu bere itxuragatik bakarrik.
3 Erlea txikia da hegaldunen artean,baina gauzarik goxoena da hark egina.
4 Ez harrotu daramazun gainjantziaz,ezta oilartu ere ospe-egunean,Jaunaren egintzak, miresgarriak izan arren,ezkutuan geratzen baitira gizakiarentzat.
5 Tirano askok jo behar izan du lurra,eta espero ez zenak eraman diadema.
6 Ahaltsu asko izan da zeharo desohoratuaeta ospetsu asko besteren esku utzia.
7 Ez kritikatu informatu aurretik;pentsatu lehen, egin agiraka gero.