21 Ez zaitzatela lilura bekatariaren egintzek.Jarri uste ona Jaunarengan eta eutsi zeure ahaleginari,erraza baita Jaunarentzat behartsua bat-batean aberastea.
22 Jaunaren bedeinkazioa da zintzoaren saria,unetxo batean lorarazten ditu bere bedeinkazioaren emaitzak.
23 Ez esan: «Zeren beharrean nago ni?Zer ondasun espero dezaket oraindik?»
24 Ez esan: «Behar den guztia daukat;zer zoritxar etor lekidake aurrerantzean?»
25 Zorion-egunean ahaztu egiten dira zoritxarrak,zoritxar-egunean, berriz, ahaztu zoriona;
26 baina erraza zaio Jaunaribakoitzari merezi duena heriotza-egunean ematea.
27 Une txar batek atsegina ahantzarazten du,gizakiaren amaierak haren egintzak agertzen.