5 Tirano askok jo behar izan du lurra,eta espero ez zenak eraman diadema.
6 Ahaltsu asko izan da zeharo desohoratuaeta ospetsu asko besteren esku utzia.
7 Ez kritikatu informatu aurretik;pentsatu lehen, egin agiraka gero.
8 Ez erantzun entzun aurretik, ez eten hizketan ari denari.
9 Ez sartu axola ez zaizkizun arazoetan,ez nahastu gizatxarren eztabaidetan.
10 Seme, ez sartu zeregin gehiegitan,ugari hartzen badituzu ez duzu gauza onik egingo;nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko,ezta ihes egingo ere saiatu arren.
11 Bada lanean jo eta ke nekatzen denik,eta zenbat eta gehiago lehiatu,orduan eta beranduago iristen.