6 Ahaltsu asko izan da zeharo desohoratuaeta ospetsu asko besteren esku utzia.
7 Ez kritikatu informatu aurretik;pentsatu lehen, egin agiraka gero.
8 Ez erantzun entzun aurretik, ez eten hizketan ari denari.
9 Ez sartu axola ez zaizkizun arazoetan,ez nahastu gizatxarren eztabaidetan.
10 Seme, ez sartu zeregin gehiegitan,ugari hartzen badituzu ez duzu gauza onik egingo;nahiz eta lasterka egin, ez zara iritsiko,ezta ihes egingo ere saiatu arren.
11 Bada lanean jo eta ke nekatzen denik,eta zenbat eta gehiago lehiatu,orduan eta beranduago iristen.
12 Bada ahulik, laguntza beharrean izaten denik,baliabideak urri eta beharrak ugari dituela,baina Jaunak onginahiz begiratzen dioeta bere apalkuntzatik ateratzen;