4 Probetxugarri bazara, zutaz baliatuko da;beharrean baldin bazaude, bertan behera utziko.
5 Ondasunik baldin baduzu, lagun izango duzu;baina dena kenduko dizu barne-kezkarik gabe.
6 Zure beharra baldin badu, engainatu egingo zaitu,irribarre egin eta itxaropena emango,hitz politak esan eta galdetuko dizu:«Zer egin dezaket zure alde?»
7 Hondatu egingo zaitu bere jaiekindena kentzea lortu arte, eta azkenean iseka egingo;gero, ikusita ere, ez dizu jaramonik egingoeta buruari eragingo dio mespretxuz.
8 Kontuz ibili engaina ez zaitzaten,zeure zorakeriagatik apaldua ez izateko.
9 Ahaltsuren batek dei egindakoan, ez joan arinegi,are gehiago dei egingo dizu eta.
10 Ez joan arrapaladan, bazter ez zaitzan;ezta geratu ere urrutiegi, ahaztu ez zaitzan.