12 Gogoan izan heriotza ez dela atzeratukoeta ez dizutela ezagutarazi heriotzako ordua.
13 Hil aurretik, egin on zeure lagunari,ahal duzun neurrian emaiozu eskuzabal.
14 Ez ukatu zeure buruari egun zoriontsurik,ez ase gabe utzi bidezko guraria.
15 Zergatik utzi besteri zeure nekeen emaitza?Zergatik banatu behar dituzte ondorengoek zure irabaziak?
16 Eman eta hartu, gozarazi zeure buruari,Hildakoen Egoitzan ez baitezakezu espero atseginik.
17 Bizidun oro soinekoa bezala zahartzen da;betiko lege baita hau: «Hil egin behar duzu».
18 Ikus arbola joriaren gaineko hostoak:batzuk jausi, besteak sortu;berdin hezur-mamizko belaunaldiak: bat hil, bestea jaio.