22 Gizakiaren erruki-egintzakbere gauzarik baliotsuentzat hartzen ditu hark,egintza onak begi-ninia bezala gordetzen.
23 Azkenean, jaiki eta ordaina emango die,nori bere merezia itzuliko.
24 Damu direnei bihozberritzeko aukera ematen die,eta adorea galduta daudenak indarberritzen.
25 Itzuli, bada, Jaunarengana eta utzi bekatua,erregutu haren aurrean eta kendu bekaturako bideak.
26 Etorri berriz Goi-goikoagana eta saihestu zuzengabekeriatik,gorrotatu bene-benetan Jaunari iraingarri zaiona.
27 Nork goretsiko du Goi-goikoa Hildakoen Egoitzan?Bizi direnek bakarrik eman diezaiokete aintza.
28 Gizakia hil eta izateari uztean, kito gorespena!Bizirik eta osasuntsu dagoenean gorets dezake Jauna.