25 Itzuli, bada, Jaunarengana eta utzi bekatua,erregutu haren aurrean eta kendu bekaturako bideak.
26 Etorri berriz Goi-goikoagana eta saihestu zuzengabekeriatik,gorrotatu bene-benetan Jaunari iraingarri zaiona.
27 Nork goretsiko du Goi-goikoa Hildakoen Egoitzan?Bizi direnek bakarrik eman diezaiokete aintza.
28 Gizakia hil eta izateari uztean, kito gorespena!Bizirik eta osasuntsu dagoenean gorets dezake Jauna.
29 Bai handiak direla Jaunaren errukia eta barkamenaharengana itzultzen direnentzat!
30 Ez dago dena gizakiaren esku,gizasemea ez baita hilezkor.
31 Zer eguzkia baino argitsuagorik?Halere desagertu egiten da.Eta haragi huts den gizakia gaiztakeria asmatzen…