4 Gainerako bizidunekhaienganako beldurra izatea nahi izan zuen,basapiztia eta hegaztien nagusi izan zitezen.
6 Mihia, begiak eta belarriak eratu zizkien,pentsatzeko eta aukeratzeko ahalmena eman.
7 Jakintzaz eta bereizmenez bete zituen,eta ona zer den eta gaizkia zer den erakutsi.
8 Bereganako begirunea ere jarri zien bihotzean,haren egintzen handitasuna atzeman zezaten.
10 Honela, haren izate santua goretsiko dute,egintzen handitasuna aldarrikatuko.
11 Gainera, jakintza eman zien, baita bizia dakarren legea ere.
12 Betiko ituna egin zuen haiekin, bere erabakiak jakinarazi.