1 Beti bizi denak egin zituen gauza guztiak,
2 Jaunak bakarrik merezi du zuzentzat hartua izatea.
4 Inor ez da gai haren egintzak aldarrikatzeko;nork aztertuko, orduan, haren egintza miresgarriak?
5 Nork neurtuko haren ahalmen ikaragarria?Nor hasiko ote haren erruki-egintzak zenbatzen?
6 Ez dago ezer kentzerik, ez eransterik,ezinezkoa da Jaunaren mirariak aztertzea.
7 Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,eta uzten dionean, are txundituago geratzen.
8 Zer da gizakia? Zertarako da on?Zer, egiten duen ongia eta gaizkia?