14 Errukia du heziketa onartzen dutenentzateta haren erabakiak betetzen ahalegintzen direnentzat.
15 Seme, mesedeak egitean ez agiraka egin,ezta hitzez iraindu ere zerbait ematean.
16 Ez al du ihintzak sargoria arintzen?Zenbaitetan emaitzak baino gehiago balio du hitzak.
17 Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela?Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.
18 Zentzugabeak ez daki mindu gabe agiraka egiten;bekaiztiaren emaitzak begiak erretzen ditu.
19 Ikasi hitz egin aurretik,eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.
20 Aztertu zeure burua epaiketa aurretik,eta kontuak hartzeko orduan barkamena izango duzu.