17 Ez al duzu ikusten hitzak opari onak baino gehiago balio duela?Halere, biak elkartzen asmatzen du emaile onak.
18 Zentzugabeak ez daki mindu gabe agiraka egiten;bekaiztiaren emaitzak begiak erretzen ditu.
19 Ikasi hitz egin aurretik,eta zaindu osasuna gaixotu baino lehen.
20 Aztertu zeure burua epaiketa aurretik,eta kontuak hartzeko orduan barkamena izango duzu.
21 Apaldu zeure burua gaixoaldia baino lehen,bekatu egitean agertu zeure damua.
22 Ez diezazula ezerk eragotzi zeure botoa garaiz betetzea,ez itxaron heriotzako ordu arte.
23 Botoa egin aurretik, pentsa ongi;ez izan Jauna zirikatzen duten horien antzekoa.