21 Apaldu zeure burua gaixoaldia baino lehen,bekatu egitean agertu zeure damua.
22 Ez diezazula ezerk eragotzi zeure botoa garaiz betetzea,ez itxaron heriotzako ordu arte.
23 Botoa egin aurretik, pentsa ongi;ez izan Jauna zirikatzen duten horien antzekoa.
24 Oroitu azken eguneko haserre-zigorraz:Jainkoak aurpegi zorrotzez kontuak eskatuko dizkizu.
25 Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz;aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.
26 Egoera aldatu egin daiteke egunsentitik ilunabarrera,Jaunak bizkor alda dezake dena.
27 Gizaki zuhurra arretaz ibiltzen da beti,bekatuak kilikatzen duenean ihes egiten du hutsegitetik.