28 Gizaki zentzudunak ezagutzen du jakinduria,omen egiten dio hau aurkitu duenari.
29 Zentzuz hitz egiten dutenek ere jakinduria agertzen dute,euria bezain ugari isurtzen esaera egokiak.
30 Ez dakizkizula zeure grinak nagusitu, eutsi zeure gurariei.
31 Zeure grinei amore ematen badiezu,etsaien irrigarri bihurtuko zara.
32 Ez jarri zeure poza atseginetara emaniko bizimoduan,garesti ordaindu beharko duzu eta.
33 Zeure zorroan ezer ez daukazunean,ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz.