5 Nork neurtuko haren ahalmen ikaragarria?Nor hasiko ote haren erruki-egintzak zenbatzen?
6 Ez dago ezer kentzerik, ez eransterik,ezinezkoa da Jaunaren mirariak aztertzea.
7 Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,eta uzten dionean, are txundituago geratzen.
8 Zer da gizakia? Zertarako da on?Zer, egiten duen ongia eta gaizkia?
9 Beraren bizi-denbora, gehienez ere,ehun urtera iristen da.
10 Itsasoko ur-tanta, hondar-ale diraberaren urteak betikotasunaren aldean.
11 Horregatik da Jauna gizakiekin jasankoreta bere errukia isurtzen die gainera.