7 Amaitu duela uste duenean, orduan ari da hasten gizakia,eta uzten dionean, are txundituago geratzen.
8 Zer da gizakia? Zertarako da on?Zer, egiten duen ongia eta gaizkia?
9 Beraren bizi-denbora, gehienez ere,ehun urtera iristen da.
10 Itsasoko ur-tanta, hondar-ale diraberaren urteak betikotasunaren aldean.
11 Horregatik da Jauna gizakiekin jasankoreta bere errukia isurtzen die gainera.
12 Ikusten du eta badaki zein amaiera tristea duten,horregatik ematen die oparo bere barkamena.
13 Gizakiak lagun hurkoari bakarrik dio errukia;Jaunak, berriz, bizidun guztiei.Berak zentzarazi, hezi eta irakatsi egiten die,artzainak artaldea bezala gidatzen.