16 Batzuetan, nahi gabe, irrist egiten da;nork ez du noizbait mihiaz huts egin?
17 Galdekatu lagun hurkoa mehatxatu aurretik,eta bete dadila Goi-goikoaren legea.
20 Jakinduria oro Jaunarenganako begirunean datza,haren legea betetzean, alegia.
22 Baina gaizkian aditua izatea ez da jakinduria,bekatarien burutazioak ez dira zuhurtzia.
23 Bada zuhurtasun bat nardagarri dena,burugabea da jakinduriarik ez duena.
24 Hobe da Jaunari begirune dion adimen gutxikoa,legea hausten duen buruargia baino.
25 Zeren, bada zuhurtasun zehatz bat bidegabekeriara daramana,baita maltzurkeriaz jokatzen duena zuzen-itxurak egiteko ere.