20 Jakinduria oro Jaunarenganako begirunean datza,haren legea betetzean, alegia.
22 Baina gaizkian aditua izatea ez da jakinduria,bekatarien burutazioak ez dira zuhurtzia.
23 Bada zuhurtasun bat nardagarri dena,burugabea da jakinduriarik ez duena.
24 Hobe da Jaunari begirune dion adimen gutxikoa,legea hausten duen buruargia baino.
25 Zeren, bada zuhurtasun zehatz bat bidegabekeriara daramana,baita maltzurkeriaz jokatzen duena zuzen-itxurak egiteko ere.
26 Bada gaizkilerik kopetilun eta burumakur ibilieta barrua maltzurkeriaz betea duenik.
27 Aurpegia ezkutatu eta entzungor egiten du,baina gutxien uste duzunean zure gainera oldartuko da.