12 Zoritxarrekoak bihotz axolagabekoak eta esku-eroriak,eta noraezean dabilen bekataria!
13 Zoritxarrekoa bihotz-adorerik gabea,konfiantza galdu duena:Jaunak ez du babestuko.
14 Zoritxarrekoak zuek, itxaropena galdu duzuenok!Zer egingo duzue Jaunak kontuak eskatzean?
15 Jaunari begirune diotenek ez dute haren esana bete gabe uzten;maite dutenak haren bideetan ibiltzen dira.
16 Jaunari begirune diotenek hari atsegin eman nahi;maite dutenek haren legean dute poz betea.
17 Jaunari begirune diotenek bihotza beti prest,haren aurrean apaldu eta honela diote:
18 «Hobe Jaunaren eskuetan erorigizakiarenetan baino;izan ere, nolakoa bere handitasuna,halakoa du errukia».