4 Onar ezazu letorkizukeen guztia,izan jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan;
5 sutan probatzen baita urreaeta apalkuntzaren arragoan Jainkoak begiko dituenak.
6 Izan uste on Jainkoarengan, eta berak lagunduko dizu,zuzendu zeure jokabidea eta itxaron berarengan.
7 Jaunari begirune diozuenok, sinetsi haren errukian,ez desbideratu eta ez zarete eroriko.
8 Jaunari begirune diozuenok, izan uste on harengan:sariak ez dizue huts egingo.
9 Jaunari begirune diozuenok, egon ondasunen zain,betiko poz eta errukiaren zain.
10 Begira iragandako belaunaldiei eta ikus:Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?Nork iraun harenganako begirunean, eta baztertua izan?Nork egin zion dei eta hark entzungor egin?