8 Jaunari begirune diozuenok, izan uste on harengan:sariak ez dizue huts egingo.
9 Jaunari begirune diozuenok, egon ondasunen zain,betiko poz eta errukiaren zain.
10 Begira iragandako belaunaldiei eta ikus:Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?Nork iraun harenganako begirunean, eta baztertua izan?Nork egin zion dei eta hark entzungor egin?
11 Ez! Jauna errukior eta bihozbera da,bekatuak barkatu eta salbatu egiten du atsekabealdian.
12 Zoritxarrekoak bihotz axolagabekoak eta esku-eroriak,eta noraezean dabilen bekataria!
13 Zoritxarrekoa bihotz-adorerik gabea,konfiantza galdu duena:Jaunak ez du babestuko.
14 Zoritxarrekoak zuek, itxaropena galdu duzuenok!Zer egingo duzue Jaunak kontuak eskatzean?