1 Badira agiraka desegokiak,baita zuhurtzia adierazten duen isiltasuna ere.
2 Hobe da agiraka egitea amorratuta egotea baino,
3 bere erruak aitortzen dituenak, zigorrik ez!
4 Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa dajustizia indarrez ezarri nahi duena.
5 Bada isilik egon eta jakintsutzat hartua izaten denik,baita hitz-jarioagatik higuingarri bihurtzen denik ere.
6 Bada zer esanik ez duelako isiltzen denik,baita une egokiaren zain isiltzen denik ere.
7 Zuhurra une egokia arte egoten da isilik,ahoberoak eta zentzugabeak garaiz kanpo hitz egiten.