14 Burugabearen dohainak ez dizu onurarik ekarriko,zazpi begiz baitago itzuliko diozunaren zain.
15 Gutxi eman eta asko mintzen du,pregoilariak bezala aldarrikatzen baitu;gaur maileguan utzi eta bihar itzultzeko eskatu:higuingarria da horrelakoa!
16 Esaten du zentzugabeak: «Ez dut batere lagunik,inork ez dizkit neure mesedeak eskertzen».Haren ogia jaten dutenak mihi-gaizto dira;
17 zenbat aldiz ez ote diote barre egiten!
18 Hobe harri gainean irrist egin, mihiaz egin baino;gaiztoen erorketa bat-batekoa izan ohi da.
19 Hezigabeen ahotan etengabe dagoenipuin desegokia bezalakoa da gizabidetsu ez dena.
20 Ez da onartzen zentzugabeak botatako esaerarik,ez baitu inoiz une egokian esaten.