16 Esaten du zentzugabeak: «Ez dut batere lagunik,inork ez dizkit neure mesedeak eskertzen».Haren ogia jaten dutenak mihi-gaizto dira;
17 zenbat aldiz ez ote diote barre egiten!
18 Hobe harri gainean irrist egin, mihiaz egin baino;gaiztoen erorketa bat-batekoa izan ohi da.
19 Hezigabeen ahotan etengabe dagoenipuin desegokia bezalakoa da gizabidetsu ez dena.
20 Ez da onartzen zentzugabeak botatako esaerarik,ez baitu inoiz une egokian esaten.
21 Bada txirotasunagatik bekaturik egin ezin duenik;lotaratzean ez du barne-zimikorik izaten.
22 Bada begiruneagatik bere burua galtzen duenik,eta burugabea errespetatzearren galdu ere!