2 Hobe da agiraka egitea amorratuta egotea baino,
3 bere erruak aitortzen dituenak, zigorrik ez!
4 Neskatxa bortxatu nahi duen irendua bezalakoa dajustizia indarrez ezarri nahi duena.
5 Bada isilik egon eta jakintsutzat hartua izaten denik,baita hitz-jarioagatik higuingarri bihurtzen denik ere.
6 Bada zer esanik ez duelako isiltzen denik,baita une egokiaren zain isiltzen denik ere.
7 Zuhurra une egokia arte egoten da isilik,ahoberoak eta zentzugabeak garaiz kanpo hitz egiten.
8 Neurrigabe hitz egiten duena higuingarri bihurtzen da,besteen gain jarri nahi duenak gorrotoa sortzen.