21 Bada txirotasunagatik bekaturik egin ezin duenik;lotaratzean ez du barne-zimikorik izaten.
22 Bada begiruneagatik bere burua galtzen duenik,eta burugabea errespetatzearren galdu ere!
23 Bada begiruneagatik lagunari promesak egiten dizkionik,horrela, premiarik gabe etsai bat irabaziz.
24 Gezurra laido izugarria gizakiarentzat,etengabe egoten da hezigabeen ahotan.
25 Hobe lapurra, beti gezurretan ari dena baino,nahiz eta biek berenganatuko duten hondamendia.
26 Desohoragarria da gezurti izatea,eta beti du lotsa bere gain.
27 Jakintsuak bere hitzez lortzen du arrakasta,zuhurra atsegin izaten dute handikiek.