6 Bada zer esanik ez duelako isiltzen denik,baita une egokiaren zain isiltzen denik ere.
7 Zuhurra une egokia arte egoten da isilik,ahoberoak eta zentzugabeak garaiz kanpo hitz egiten.
8 Neurrigabe hitz egiten duena higuingarri bihurtzen da,besteen gain jarri nahi duenak gorrotoa sortzen.
9 Batzuetan zoritxarrak mesede egiten dio gizakiari,besteetan zorterik onena kalterako zaio.
10 Bada onura gutxi emango dizun dohainiketa bada bi halako balioko dizun dohainik.
11 Ospeak batzuetan apalkuntza ekartzen du,eta bada, apalkuntza ostean, burua altxatzen duenik.
12 Bada diru gutxiz asko erosten duenik,baina gero zazpi aldiz garestiago ateratzen zaio.