15 Harea, gatza eta burdin bolaeramaten errazago dira zentzugabea baino.
16 Habeak ongi loturik daudenean,etxea ez du lurrikarak ere botatzen;berdin ongi hausnarturiko egitasmoan finkatutako erabakia:ez dute zalantzan jartzen garai txarrean.
17 Gogoeta zentzuzkoan oinarrituriko erabakiaondo leunduriko horman emandako pintura bezala da.
18 Gainetan ezarritako hesiek ezin haizeari eutsi;burutazio zentzugabeetatik sorturiko erabaki ahulekezin tinko iraun edozein arriskuren aurrean.
19 Begia jotzen duenak malkoak isurarazten ditu,bihotza jotzen duenak sentimenduak agerrarazten.
20 Txoriari harrika egiten dionak ihes eragiten dio,laguna iraintzen duenak adiskidetasuna desegiten.
21 Lagunaren aurka ezpata erabili baduzu,ez galdu itxaropenik, bada oraino konponbiderik;