2 Gorotzaren antzeko da alferra,hura hartzen duen guztiak eskua astintzen.
3 Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea,eta ez zoritxar txikiagoa alaba baldin bada.
4 Alaba zuhurrak bereganatuko du senarra,baina laidoztatua aitaren tristura da.
5 Lotsabakoa aitaren eta senarraren ahalkegarri,eta biek mespretxatuko dute.
6 Garaiz kanpoko hitzaldia hiletetan soinua jotzea da;baina zigorra eta zentzarazpena dagozkio beti jakinduriari.
9 Zentzugabeari irakastea apurtutako ontzi-zatiak elkartzea da,lozorroan dagoena esnaraztea.
10 Zentzugabeari hitz egitea lo dagoenari egitea bezala da;«Zertaz ari zara?», esango du azkenean.