21 Lagunaren aurka ezpata erabili baduzu,ez galdu itxaropenik, bada oraino konponbiderik;
22 lagunaren aurka zerbait esan baduzu,ez kezkatu, bakeak egin litezke eta.Baina irainak, harrokeriak, ezkutukoak azaltzeak,azpikeriazko kolpeak:hauek bai ihes eragiten diotela edozein laguni.
23 Zeureganatu lagun hurkoaren konfiantza pobre den bitartean,berarekin goza dezazun aberasten denean.Izan zakizkio leial atsekabealdian,harekin parte izan dezazun heredatzen duenean.
24 Suaren aurretik lurruna eta kea irteten dira labetik;era berean, irainak izaten odolaren aurretik.
25 Ez naiz laguna babesteaz lotsatzen,ez naiz harengandik ezkutatzen;
26 baina, berarengatik zerbait txarrik gertatzen bazait,jakingo dutenak aldendu egingo dira harengandik.
27 Nork ezarriko du jagolea nire ahoaneta zuhurtasunezko zigilua ezpainetan,ez nazaten neure hitzek erorarazeta mihiak galbidean jar?