1 Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez nazazu utz neure mihiaren menpe,ez nazala eroraraz.
2 Nork erabiliko du zigorra nire gogoetak zuzentzeko?Nork zentzaraziko nire bihotza jakinduriaz,oharkabeko hutsegiteen kontu eska diezadanbekatuak isilean pasatu gabe?
3 Horrela ez dira nire hutsegiteak gehituko,ez bekatuak ere ugarituko;ez naiz kontrarioen aurrean eroriko,etsaia ez da nire lepotik poztuko.
4 Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez utzi niri harrokerian erortzen,
5 aldendu niregandik grina txarrak.
6 Ez nazatela mendera sabelkeriak eta haragikeriak;ez nazazu utz irrika likitsen esku!
7 Seme-alabok, entzun nola zentzatu zeuen ahoa!Irakaspen hau betetzen duenak ez du huts egingo.