12 Bada heriotza merezi duen hizkerarik:ez ahal da horrelakorik Israel herrian izango!Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotiketa ez dira bekatuetan iraulkatzen.
13 Ez ohitu zeure ahoa itsuskeriak esatera,bekaturako aukera ematen baitu horrek.
14 Gogoan izan aita-amakhandikien artean esertzen zarenean,gerta ez dadin haien aurrean oharkabeanzentzugabekeriak esaten hastea ohituragatik.Orduan, jaio ez izatea nahiko zenukeeta jaioteguna madarikatuko.
15 Hizketa iraingarrira ohitutakoaez da bizitza osoan zentzatuko.
16 Bi motako jendeak ugaltzen ditu bekatuak,baina hirugarren batek pizten Jainkoaren sumina.Batek suak bezala erretzen duen grina gartsua du:ez da itzaliko dena erre arte;besteak bere gorputza lizunkeriara emana du:ez du bakerik izango bere suak erre arte
17 —lizunarentzat edozein ogi baita ona—eta ez du atsedenik izango hil arte;
18 eta azkenik, bere emazteari leial ez zaiona dago;bere artean esaten du: «Nork ikusiko nau?Ilunak inguratzen nau, hormek ezkutatzen,ezin nau inork ikusi; zertan kezkatu?Goi-goikoak ez ditu nire bekatuak kontuan hartuko».