18 eta azkenik, bere emazteari leial ez zaiona dago;bere artean esaten du: «Nork ikusiko nau?Ilunak inguratzen nau, hormek ezkutatzen,ezin nau inork ikusi; zertan kezkatu?Goi-goikoak ez ditu nire bekatuak kontuan hartuko».
19 Giza begien beldur da hori,eta ez daki eguzkia baino mila aldiz argitsuagodirela Jaunaren begiak,gizakiaren bide guztiei begira daudelaeta bazterrik gordeenetara sartzen.
20 Eginak izan aurretik, gauza guztiak zituen ezagunak,burutuak izan ondoren ere bai.
21 Gutxien espero zuen tokian harrapatuko dute gizon horieta herritar guztien aurrean zigortuko.
22 Berdin, senarrari desleial izaneta beste batengandik ondorengoa sortzen dion emakumea:
23 lehenik, Goi-goikoaren legea desobeditu du;gero, irain egin dio senarrari,eta hirugarren, adulterio egin dueta umeak izan ditu beste batekin.
24 Batzarraren aurrera eramango duteeta ikerketa egingo seme-alabei buruz.